RUTH
ASAWA
1926-2013
01. ARRAZAKERIA
Arrazoi nagusi bat Estatu Batuetan jaiotako japoniar izateagatik jasan zuen arrazakeria izan zen. Ez zioten graduatzea utzi, Wisconsineko eskola batek ere ez baitzuen onartzen japoniar batek beharrezko praktikak bere ikastetxeetan egitea, eta horrela ezin izan zuen titulua lortu. Estatubatuar herritarra izanda ere, ez zioten titulatzen utzi "gerra oraindik oso hurbil dago eta deserosoa litzateke" aitzakiarekin. Hori dela eta, Ruth Asawa Black Mountain College-ra joan zen Ipar Carolinara. Datu gisa, 1998an, Ruth Asawak ikasi zuenetik 50 urte baino gehiago igaro eta gero, Milwaukee-Wisconsin Unibertsitateak Asawari egindakoa aitortu eta arte-irakasle lizentziatura eman zion.
Karreran zehar arte-sistemaren diskriminazioa ere jasan zuen bere japoniar-amerikar nortasunagatik. XX. mendearen erdialdeko arte-mundua gizon europar eta estatubatuar zuriz betetako ingurunea zen, eta horrek oso zaila egiten zuen Ruth bezalako artistek merezi zuten aintzatespena lortzea.

02. GENERO-AURREIRITZIAK

Era berean, bere artea eta artista gisa bere burua gutxietsi egin zituzten 6 seme-alabaren ama presente, etxekoandre eta emaztea zelako. Zoritxarrez gauza horiei gehiago ematen zitzaien garrantzia eta bere artista alderdia bigarren mailan uzten zen. Gainera, Asawa baliabide gutxiko familia batean hazi zen, eta horrek are gehiago behartu zuen nabarmentzeko borrokan.
03. ARTISAUTZA VS ARTE EDERRAK
Ikusezintasun honen beste arrazoi bat bere inguruko genero-aurreiritziak eta bere eskulturen teknika izanak. Bere artea garaiak gutxiesten zuen, "eskultura indartsu eta maskulinoagoak" nagusi ziren sasoi hartan. Arte-estilo horrek are zailago egiten zuen Ruthek bere garaian nabarmentzea.
Azken arrazoi honekin lotuta dago "artisautza" eta garaiko "arte ederrak" arteko kontrajartzea. Garai hartan ez zekiten non sailkatu artista, alanbrea eta ehuntze eta saskigintza-teknikak erabiltzeagatik, eta hamarkadatan esan zuten bere lana artisautza edo arte aplikatu gisa sailkatzen zela, "arte ederrak / eskultura" moduan hartu beharrean. Horrek bere lana maila baxuagora eramaten zuen eta ez zuten museo batean egoteko duinik uste. 50 eta 60ko hamarkadetan altzairu eta marmola bezalako materialak nagusi ziren, eta Asawak erabiltzen zituenak soilik erabilgarri eta etxekoak zirela uste zuten. Artistaren begizta-ehuntze teknika ere emakumezko lana eta zaletasuna zela jotzen zen.
