RUTH
ASAWA

1926-2013

01. BERE TEKNIKA PROPIOA

"Begizta jarraituaren" teknika berritu zuen artista bat izan zen. Forma organikoak zehaztasun geometrikoarekin konbinatuz alanbrezko eskulturak sortzen lehenetarikoa izan zen. Asawak eguneroko materialak obra zintzilikari bihurtzen zituen. Bere artea honela deskribatu zuen: "Ehundutako sare bat, antzinako mailako geruza baten antzekoa. Alanbrezko tira jarraitu bat, formek barneko formak inguratzen dituzte, baina forma guztiak ikusgaiak dira (garden). Itzalak objektuaren irudi zehatza erakutsiko du."

Arteari egin zion ekarpen handienetako bat espazioa ixtea zen hura blokeatu gabe. Bere obra guztiak aldi berean barrualdea eta kanpoaldea ikusten uzten zuten. Sortze-modu horri esker horman itzal bat proiektatzen da, obraren parte bihurtzen dena. Ruthek beti esaten zuen bere obrak ez zirela osatzen horman proiektatutako itzala gabe.

Material oso anitzak erabiltzen zituen eta sarritan esperimentatzen zuen, ez soilik teknika batera edo bera ezaguna egin zuen teknikara mugatuz. Bere material gogokoenak kobre eta letoi alanbrea ziren, baina baita burdina, altzairu, aluminio, brontze eta buztina ere. Horri esker, artista askori inspirazio iturri bihurtu zen bere material eta esperimentuen aniztasunarekin.

Ruth Asawaren alanbrezko eskultura

02. BERE PENTSAMENDU PROPIOA

Ruth Asawaren lanak erakusketan

Asawaren ondarea ez da sortu dituen obretan bakarrik geratzen, bere arteari buruzko pentsamenduan ere bai. Uste zuen artea komunitateari zegokiola eta bizitzaren eta egunerokotasunaren funtsezko zati bat zela. Horri esker, San Frantziskoko haurren hezkuntza artistiko publikoaren defendatzaile sutsu bihurtu zen. Horretarako, bere lagun Sallyrekin batera Alvarado Eskolako Arte Tailerra sortu zuen. Esneki-kartoi, hari-puska eta buztinekin programa berritzaile bat garatu zuten, edozein haurrek —ekonomia, familia, etnia edozein izanda ere— modu sortzailean esploratu eta ikasteko aukera ematen zuena. Tailer hura San Frantziskoko 50 eskola publikotara baino gehiagotara eraman zen.

Horri guztiari esker, haur guztiek artea esperimentatzeko aukera izatea lortzeko ahaleginei eta artista bezala aintzatespena lortzeko borroka guztiari esker, 2010ean San Frantziskoko arte-eskola publikoa "Ruth Asawa San Frantziskoko Arte Eskola" izendatu zuten bere omenez.